Elorrion Gabonetako Artisau Azoka egingo dute abenduaren 23an

Anboto 2021ko abe. 22a, 09:21

Eixu elkarteak antolatuta, Gabonetako Artisau Azokaren hirugarren edizioa egingo dute abenduaren 23an.

9:30etik 14:30era, 11 artisau bilduko dira Herriko Plazan, eta askotariko produktuak egongo dira eskuragai: zurezko tailak, zeramika, kosmetika, zilarrezko bitxiak, oihalezko osagarriak eta arte grafikoak, besteak beste. Elorrioko Udalak azokara joateko deia egin die herritarrei. Eta gaineratu du segurtasun neurriak hartuko dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!