Elorrioko Udalak gabonetako umeen parkea bertan behera uztea erabaki du

Anboto 2021ko abe. 21a, 13:39

Abenduaren 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egitea aurreikusita zegoen. 

Abenduaren 27, 28 eta 29rako eta urtarrilaren 2, 3 eta 4rako Hilario Azkarate pilotalekuan aurreikusita zegoen Gabonetako Umeen Parkea bertan behera uztea erabaki dute. Udaletik jakitera eman dutenez,  pandemiak herrian izan duen bilakaerak eragin du erabakia, "pandemia gehiago ez zabaltzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko". “Egoera epidemiologikoa dela eta, gabonetako umeen parkea bertan behera utzi behar dugu. Gobernu talde honek pausoak ematen eta gure esku dauden eta elorriarren segurtasuna bermatzen duten neurriak egokitzen jarraituko du”, adierazi du Julene Lazkano Kultura eta Jai zinegotziak.

Puzgarririk eta umeentzako jolas barik, baina programazio zabal batekin gozatzeko aukera izango dutela txikienek azaldu dute.Hau da aurrez programatutako egitarau osoarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!