Elorrioko kiroldegian abantaila berriak eskainiko dituzte 2022ko prezioetan

Maialen Zuazubiskar 2021ko abe. 16a, 08:36

Elorrioko Udaleko Kirol eta Jarduera Fisiko sailak 2022rako udal kiroldegiak izango dituen berrikuntzen berri eman du.

Ildo horretatik, datozen egunetan, herritarrei informazio guztia tarifa, zerbitzu eta kirol-ikastaroekin informazio guztia helaraziko dietela jakitera eman dute. 

Udaletik jakitera eman dutenez, 2022an kiroldegiko prezioak hobetzearen aldeko apustua egingo dute. Hori horrela, pentsiodunek edo %51 eta %100 bitarteko desgaitasuna duten pertsonek prezio bereziak izango diztute. Gainera, uretako eta lurreko jardueretara eguneko sarrerarekin sartzeko aukera eskainiko dute, besteak beste. 

Horrez gain, instalazioetan hobekuntzak egiten ere jarraituko dutela azaldu dute. Esaterako, goiko solairuko jarduera-gela berrituko dute. Bestalde, aurten, umeentzako udako igeriketa-ikastaro intestiboak eskainiko dituztela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!