Gontzal Murgoitiok Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du

Anboto 2021ko abe. 13a, 09:53

Maila absolutuan eta 23 urtetik beherakoetan irabazi du. 

Atzo Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen Amurrion (Araba). Gontzal Murgoitio elorriarrak irabazi zuen lasterketa, maila absolutuan eta 23 urtetik beherakoen kategorian. 33 minutuko eta 28 segundoko marka egin zuen. Bestalde, taldekako sailkapenei dagokienez, Durango Kirol Taldeak bigarren egin zuen gizonezkoen kategorian, eta hirugarren emakumeen kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!