Film laburren lehiaketaren edizio honetan zazpi lan aurkeztu dituzte parte hartzaileek (bederatzi taldek eman zuten izena, baina COVIDaren eraginez, bi taldek ezin izan dutela parte hartu azaldu dute antolatzaileek). Zapatuan, hilak 11, egin zuten sari banaketa, Arriolan; Arrapaladan antzerki taldeak aurkeztu zuen.
Antolakuntzak aurtengo ediziorako proposatu duen gaia askatasuna izan da; erabili beharreko esaldia "hodei bakoitzak bere zilarrezko estaldura du" izan da, eta objektua, luma. Epaimahaia Goiuri Aldekoa Otalorak, Xabier Zabalak eta Iratxe Mediavillak osatu dute.