Abenduaren 10ean eta 11n egingo dute 24 Ordu Digitalean lehiaketaren edizio berria

Anboto 2021ko abe. 8a, 10:51
2019ko irudia.

Asteburuan izango da Elorrioko film labur lehiaketaren edizio berria. 1.700 euro banatuko dituzte saritan. Izena emateko mezu bat bidali behar da 24ordu@arriolaka.eus helbide elektronikora.

Abenduaren 10ean, barikua, 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien proposamenak aurkezteko. Abenduaren 11n, 20:00etan laburmetraien emanaldia hasiko da, eta ostean sari banaketa egingo da. 

Antolatzaileen arabera, filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, .mp4 edo .mov (H264), konpresio gabe 16:9 formatu-ratioan (1280x720).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!