Abendu osoan zehar, Elorrioko Udalaren eta EME merkatarien elkartearen lankidetzari esker, “Elorrixon Dendarik Denda” deskontu-bonuen kanpaina berria egingo da, Elorrioko tokiko saltokietan erosketa sustatzera bideratua. Hori horrela, gaurtik abenduaren 31ra bitartean, aurretik erosketa-bonuak erosi dituztenek, kanpainara atxikitako 37 saltokietan bonuak trukatu ahalko dituzte.
“Urtez urte Elorrixon Dendarik Dendaren bi kanpaina martxan jartzen ditugu, eta gero eta arrakasta handiagoa dute, bai herritarren kontsumoari dagokionez, bai kanpainara atxikitako saltokiei dagokienez. Udalak gure herriko saltoki txikien sugarra bizirik mantentzen lagunduko duten politikak sustatzen jarraituko du, eta, bitartean, herritarrak bertan kontsumitzera animatzen ditugu; gainera, Gabon aurreko garai honetan deskontu baten bidez oraindik erakargarriagoa egiten dugu”, azaldu du Maria Herrero alkateordeak.