Abenduaren 5ean Buzkantz Jaia ospatuko dute Elorrion

Anboto 2021ko aza. 29a, 13:48

Herriko plazan egingo da Buzkantz Jaiaren zazpigarren edizioan. 

Abenduaren 5ean Buzkantz Jaiaren zazpigarren edizioa ospatuko dute Elorrion. Domekan, parrillada, txakolin dastatzea eta maridajea, ipuin kontalaria eta pintxo bira
izango dira, besteak beste.  “Alarde handi barik, baina ilusioz eta segurtasun neurriak betez, herritar guztiek ‘Buzkantz Jaiaz’ gozatzeko programazioa diseinatu dugu”, adierazi dute udal arduradunek.

Buzkantz Jaia 12:00etan hasiko da, parrilladarekin eta odoloste pintxoak, salda eta sagardoa dastatu ahal izango da. Aldi berean, eta bi txandatan, 12:00etan eta 13:00etan, Txakolin, Durangaldeko gazta eta Elorrioko odoloste dastatzea eta maridajea egongo dira. Honetarako ezinbestekoa izango da izena-ematea. Abenduaren 3a baino lehen eman beharko da izena 94 682 01 64 / 688 776 270 telefono-zenbakietan edo turismoa@elorrio.eus helbide elektronikoan. 

Bestalde, 13:00etan Itziar Gameroren eskutik ipuin-kontalaria egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!