Elorrioko Udalak kirolaren eta jarduera fisikoaren plan estretegikoa eguneratu du

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 23a, 14:05

Hilabeteetan lanean egon ostean, joan zen urrian Elorrioko Udalak argi berdea eman zion kirolaren eta jarduera fisikoaren plan estrategikoa eguneratzeari,  alderdi guztien aldeko bozkarekin.

Udaletik jakitera eman dutenez, plan estrategiko berrian ondorengo lau helburu nagusiak oinarri hartu dira: bizitza osorako jarduera fisikoa, berdintasunean oinarritutako jarduera fisiko inklusiboa, kalitatezko kirola eta kirol-ekosistema ireki baten aldeko apustua. Bestalde, 4 ardatz hauetan esku hartu behar dela jakitera eman dute: jarduerak, espazioak, komunikazioa eta kudeaketa. Eta horretarako lehentasun-maila desberdinak dituzten 24 proiektu egingo dituzte.

“Bizi izan dugun eta bizitzen jarraitzen dugun osasun krisiak kirol sistema osoa ezegonkortu du, eta denbora beharko da eragileen eta jardueren arteko oreka lortzeko. Kirol jardunbidea eta jarduera fisikoa aldatu egin dira eta egoerara egokitu dira”, azaldu du Dani Palacios zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!