Elorrixoko Kale Katuak elkarteak hainbat katu pozoituta hil dela salatu du

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 18a, 09:06

Elorrixoko Kale Katuak elkarteak azken asteotan gertaturiko ezbehar bat salatu du sare sozialetan. Ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, Elorrion elkarteak katuak elikatzeko duen gune batean hainbat katu pozoituta hil da.

"Ezbehar hau salatzen dugu eta ez da lehenengo aldia horrelako gertakari bat gertatu eta salatzen duguna", adierazi dute elkarteko kideek. Bestalde, katuak pozoituta hiltzea "delitu bat" dela salatu dute. "Gertakari hau delitu bat da eta honen aurrean erantzukizunak hartzea espero dugu", amaitu dute Elorrixoko Kale Katuak elkarteko kideek

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!