Abenduaren 1etik 31ra bitartean, erabili ahal izango diren bonuak azaroaren 22tik 30era bitartean eskuratu ahal izango dira Turismo Bulegoan; 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, udaberriko kanpainan bezala, oraingoan ere tiket bakoitzak 30 euroko balioa izango du eta pertsona bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu, bakoitza 20 euro ordainduta. Horrela, ekimenean parte hartzen duten 18 urtetik gorako herritarrek bonu bakoitzeko 10 euro aurreztuko dituzte.
Bestalde, udaletik azaldu dute bonuak erosteko unean kanpaina atxikitako saltokien artean aukeratu beharko dela, hau da, bonuak nominalak direla. Horrela, saltoki guztiek trukatzeko kopuru bera izatea bermatuko dute.