[BIDEOA] Zutoia Odriozola elorriarrak Urduñako mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2021ko aza. 15a, 14:13

Iurretako Indarpak kirol klubeko Zutoia Odriozola elorriarrak Urduñako mendi lasterketa irabazi du asteburuan. 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positiboko lasterketan Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten parte hartzaileek.

Odriozolak lasterketa "oso gogorra" izan dela adierazi du eta 20 kilometrotik aurrera sufritzea egokitu zitzaiola. Azken kilometroetan atzetik zetozenak gerturatzen joan ziren, baina hala ere lehenengo postuari eutsi ahal izan zion korrikalari elorriarrak.

Zutoia Odriozola Urduñako helmugan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!