Spa (Sensei Plays Avishai) izenagaz, kontrabaxujotzaile ospetsuaren diskografian murgilduko da Alexc Lopez, gaur, 20:00etan. Zazpikote formatuan arituko da, Euskal Herriko izen handiko jazz musikariak lagun dituela.
BIhar, azaroak 13, Nico Wayne Toussaint harmonizista igoko da Arriolako oholtzara. Bere benauldiko abeslari eta aho-soinujolerik onenetarikoa da, Europan eta Ipar Amerikan txalotua. Chicagoko bluesa
eta beste estilo batzuk uztartzen dituen errepertorioa interpretatuko du Waynek.
Hurrengo asteburuan, Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen eta Greg Izorren txanda izango da. Euskal kantu tradizionalak jazz, rumba eta chachachá erritmoetan bertsionatuz jardungo du Aldapeko Basque Lattin Jazz taldeak, azaroaren 19an. Euskal Herriko doinu ezagunenak erritmo latinoekin eta jazz erritmoekin uztartuta entzuteko aukera eskainiko dute. Greg Izorrek emango dio amaiera Jazz Blues Jaialdiaren XXXII. edizioari, azaroaren 20an. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.