Elorrioko enplegurako orientazio zerbitzuak eguaztenean berrekingo du bere jarduna

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 10a, 12:29

Zerbitzua eguaztenero emango dute. 

Eguaztenean, azaroak 17, Zabaltzen-Sartuk Elorrioko Udalaren laguntzarekin eta Lanbideren lankidetzarekin eskaintzen duen Enplegurako Orientazio Zerbitzuak bere jarduerari berrekingo dio. 

Zerbitzuaren helburua herrian langabezian dauden edo egungo lanpostua hobetu gura duten lagunei lana bilatzen laguntzea da. Zerbitzua eguaztenero emango da, 8:00etatik 15:00etara, Iturri Kultur Etxean. Bertara joan gura duenak aurrez hitzordua hartu beharko du 618 871 743 telefonora deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!