Ernaik Elorrioko gazte asteburua antolatu du azaroaren 5etik 7ko astebururako

Anboto 2021ko aza. 5a, 08:00

Ernaik gazte asteburua antolatu du azaroaren lehenengo astebururako. Gaur, 17:30ean, jardunaldi nazionalen aurkezpenagaz emango diote hasiera asteburuari 

Egitarau zabala antolatu dute: gazte sortzaileen azoka, gazte bazkaria eta elkartasun kontzertuak, besteak beste. Ekintzak Portalekuan, Gaztetxean eta plazako frontoian izango dira

EGITARAUA

AZAROAK 5
17:30 Jardunaldi Nazionalen aurkezpena (Portalekuan)
18:30 Gazteok zuekin lemapean, "gazteak eta kartzela" hitzaldia (Portalekuan)
Ondoren Akustikoan, Heitxi eta Añi

AZAROAK 6
11:00/13:00 Gazte Sortzaile Azoka (Plazan)
11:30/13:00 "Street boulder" txapelketa 
13:30 Trikipoteoa
14:30 Gazte Bazkaria (EEC)
19:30 Ekitaldia (Plazako frontoian)
20:00 Elkartasun kontzertuak (Plazako frontoian)
Rebel noise, Estutu, The guilty brigade 
Ondoren, Yare Collective

AZAROAK 7
17:30 "Abiadura Handiko Txikizioa" dokumentalaren aurkezpena (Gaztetxean)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!