Elorrioko Udalak herriko kirolariei zuzendutako diru-laguntza eskatzeko epea ireki du, kirol jarduerak eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko. Horrela, 2021ean banakako lehiaketa ofizialetan parte hartu duten pertsonek azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean.
Diru-laguntzak 3.000 euroko aurrekontua du, eta goi-mailako lehiaketan herriko kirolarien presentzia bultzatu eta sendotzea du helburu, batez ere emakumeak eta kirol egokitua ardatz hartuta.