Azaroaren 5ean eta 6an izango da '24 Ordu Digitalean' lehiaketaren edizio berria

Anboto 2021eko azaroaren 2a

2019ko irudia.

Asteburuan izango da Elorrioko film labur lehiaketaren edizio berria. 1.700 euro banatuko dituzte saritan. Izena emateko mezu bat bidali behar da 24ordu@arriolaka.eus helbide elektronikora.

Azaroaren 5 ean, 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien proposamenak aurkezteko. Azaroaren 6an, 20:00etan laburmetraien emanaldia hasiko da, eta ostien sari banaketa egingo da. 

Antolatzaileen arabera, filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, .mp4 edo .mov (H264), konpresio gabe 16:9 formatu-ratioan (1280x720).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!