Atzo arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa jokatu zen Elorrioko Arriola aretoan. Imanol Uria bertsolari algortarrak irabazi zuen saioa, 494 puntugaz. Garaipen horri eskerrak, Uriak finalaurrekoetan aritzeko txartela eskuratu du. Etxeko ordezkari bakarra Igor Galarza abadiñarra izan zen. Galarzak hirugarren amaitu zuen saioa, 427 puntugaz. Gainontzean, bigarren gelditu zen Iñaki Iturriotz (442 puntu), laugarren Aitor Arrutia (419), bosgarren Imanol Arrutia (415) eta seigarren Peru De Pedro (394,5).