[ARGAZKI GALERIA]: Gijongo Nestor Lópezek irabazi du Errebonbillo pintura lehiaketa

Maialen Zuazubiskar 2021ko urr. 26a, 13:36

Argazki lehiaketan parte hartu duten lan guztiekin azaroaren 4ra arte erakusketa ikusgai egongo da Iturri Kultur Etxean.  

Errebonbillo pintura lehiaketa ospatu da asteburuan Elorrion eta guztira 27 artistek parte hartu dute. Lehiaketa Gijongo Nestor Lópezek irabazi zuen, 'Erreka kalea' lanarengatik. Bigarren saria Manresako Julia Juncadella artistarentzat izan zen eta hirugarren saria Eduardo Alsasua nafarrarentzat. Sari horiez gain, beste bi sari ere banandu dituzte, herriko lehengoa eta bigarrena. Sari horiek Juan Mari Lersundik eta Roberto Urizarrek irabazi dituzte. 

Lan guztiekin azaroaren 4ra arte erakusketa ikusgai egongo da Iturri Kultur Etxean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!