Elorrion izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo kanporaketa

Anboto 2021ko urr. 26a, 10:11

Igor Galarza abadiñarrak abestuko du, besteak beste, Arriolako saioan. Kanporaketa urriaren 30an izango da, zapatuan, 17:00etan. 

Galarzagaz batera, Aitor Arrutiak, Imanol Arrutiak, Imanol Uriak, Iñaki Iturrioz eta Peru de Pedrok abestuko dute. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.  

Finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke. 

Bertsolari Txapelketa Nagusia, 2022ko udazkenean

Bestalde, Bertsozale Elkarteak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa 2022ko udazkenean egingo duela iragarri du. Irailaren 24an abiatuko da, Getxon (Bizkaia); finala abenduaren 18an izango da Iruñean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!