Elorrioko etxebizitza batean sortutako sutea itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2021ko urr. 18a, 19:05

Errebonbillo kalean gertatu da.

Elorrioko Errebonbillo kaleko etxebizitza batean sutea piztu da gaur 18:00 inguruan. Suhiltzaileak bertaratu dira eta 18:30erako itzalita zegoen. Gertaerak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzako iturrien arabera. Sua zergatik piztu den ikertzen ari dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!