Iturrizoro Elkarteak antolatuta eta Elorrioko Udalaren laguntzagaz aire zabaleko pintura lehiaketa antolatu dute Elorrion. Urriaren 23an izango da XXXI.edizioa. Bertan parte hartu gura dutenek urriaren 23an eman beharko dute izena Iturri Kultur Etxean, 9:00etatik 10:00etara bitartean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, artistek beraiek aukeratu ahalko dute herriko zein leku enblematiko margotu gura duten.
Sari-banaketa, berriz, egunean bertan, urriak 23, egingo dute, 18:00etan.