Datorren asteburuan Elorriok Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan hartuko du parte, ondare inklusiboa eskuragarria lelopean. Urriaren 16an eta 17an egingo diren bisitak 'Elorrioko auzoak. Etorkinek eraikitako herria' izenburupean egingo dituzte. Hauen helburua 1940 eta 1970 urteen arten herriaren eraikuntza parte hartu zuten herritarrak omentzea du helburu.
Bisitak 12:00etan musika eskolan hasiko dira eta euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Hori 94 682 01 64 telefono zenbakira deituta egin beharko da.