“Iaz, osasun-krisiaren eragin sozial eta ekonomikoa zela eta, alde batetik, udal-tasa eta -zergetan igoerarik ez aplikatzea erabaki zen, eta, bestetik, ostalaritzari ez zitzaion terrazen okupazioagatiko tasa kobratu, herritarren egoera ekonomikoa ahal zen neurrian arintzeko. %1eko igoera hori ez dator bat abuztuko KPIaren % 3,3rekin, eta oso ehuneko txikia da udalen diru-sarrerei dagokienez, baina, urtez urte, gure helburua herritarren premien eta udalaren diru-sarrera horien arteko finantza-orekari eusten saiatzea da, eta, horrela, kalitatezko zerbitzu eta prestazio publikoak eskaintzen jarraitzea. % 1eko igoera horrek aipatutako helburuak betetzen jarraitzen laguntzen du eta datozen urteetan eragin handiagoko igoerak egitea saihesten du”, adierazi dute udaleko
arduradunek.
Terrazei tasarik ez
Bestalde, Elorrioko Udalak terrazen tasa kobratu barik jarraitzea erabaki du. "Pandemia hasi zenetik, hainbat neurri zuzen eta zeharkako hartu ditugu ostalaritzari pandemiaren ondorioei aurre egiten laguntzeko. Helburu berarekin jarraituz, datorren urtean ez dugu tasa hori aplikatuko", azaldu dute udal arduradunek.