Turismo bulegotik jakitera eman dutenez, Elorriok industrializazio garaian izan zuen eraldaketa ikustea du helburu ekimenak. Hori horrela, 1950eko hamarkadan zehaz bizi izandako esperientziak ezagutu eta partekatzeko aukera izango dute elorriarrek.
Bisitak ondorengo auzo hauetatik egingo dituzte: Txanberi, San Luis, "Las 40" eta industrialeko etxeak, besteak beste.