Zabalik dago Elorrioko Udalerako arkitekto teknikorako Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea

Anboto 2021ko urr. 5a, 11:36

Eskabideak azaroaren 3ra arte eskatu ahalko dira.

Elorrioko Udalak martxan ipini du arkitekto teknikorako lanpostua Lan Eskaintza Publiko bidez betetzeko prozedura. Interesdunek udalaren web orriraren bitartez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute dokumentazioa. Oinarriak kontsultatu gura dituenak lotura honetan du informazio gehiago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!