"Egunetik egunera moldatu eta egokitu behar izan diren murrizketak eta mugak kontuan hartuta, Elizaldeko igerileku irekien udako kanpainaren itxierak modu positiboan baloratzen ditugu", esan dute udaletik. Gainera, Elorrioko Udaletik azaldu dutenez, ekainaren 14tik irailaren 19ra bitartean 29.898 sarrera izan dituzte.
"Iazko udarekin alderatuta, okupazioak nabarmen egin du gora, eta sarbideen, abonatuen eta eguneko sarreren kopuruan islatu da. Egia da datu horiek pandemiaren aurreko azken udatik urrun daudela, baina pozik gaude izan dugun joera positiboa ikusita", nabarmendu du Dani Palacios zinegotziak.
Horrez gain, aurreko udagaz alderatuta abonatuen kopurua ere igo egin dela azaldu dute,1.169tik 1.756ra.