OinHerri ekimenaren berri emango dute irailaren 30ean Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 28a, 09:13

Eguenean 19:00etan OinHerri ekimenaren berri emateko ekitaldia egingo dute Arriolan. 

Udalerri hezitzaileen ekimenaren berri emateko Elorrioko Udalak hezkuntza-komunitateko eragileei eta interesa duten guztiei zuzendutako informazio-hitzaldia antolatu du. Irailaren 30ean Arriolan egingo duten ekitaldian OinHerri ekimenaren berri emango dute. 

"Elorriok herri hezitzaile bihurtzeko bidean lehen pausoak eman ditzan, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, hezkuntza-arloko eragile eta inplikatutako guztiak gonbidatuz. Gure udalarria herri hezitzailea izatea gura dugu, eta horretarako ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Horretarako, dagoeneko Euskal Herriko 28 udalerrik osatzen duten proiektua bultzatzen duen OinHerri elkartearen laguntza izango dugu", adierazi du Maria Herrero zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!