Joan zen asteburuan eman zioten amaiera 2021eko Kultur Zopari Elorrion. Udaletik jakitera eman duetenez, Izetu Kultur Metak, Musikairek eta Kultur Zopakek 8.500 lagun batu ditu. “Gobernu talde honek argi dauka kultura segurua dela, eta aurten ere arte eszenikoen eta sektore honen aldeko apustua indartu dugu. Pandemiak markatutako beste uda batean, kaleak musikaz eta antzerkiz betetzea lortu dugu, kulturaren sektoreari laguntzeko eta modu seguru eta dibertigarrian gozatzeko”, adierazi dute Elorrioko Udaleko arduradunek.
Kultur programazioa ekainean hasi zen Izetu Kultur Meta programarekin eta amaiera Kultur Zoparen bigarren edizioarekin eman diote. “Bi mila pertsona inguruk hainbat ekitaldi eta jardueraz gozatu dute azken hilabete honetan. Belaunaldi eta gustu guztientzat askotariko kultur programazioa eskaintzeko gai izan gara, eta hori da kulturak daukan gauza ederrena, ikus-entzule guztiek dutela lekua”, adierazi du Julene Lazkanok.