Eskola kirola programan izena emateko aukera, Elorrion

Anboto 2021ko ira. 14a, 13:58

Artxiboko irudia.

Elorrioko Udalak Eskola Kirola programako eskolaz kanpoko kirol jardueretan izena emateko epea ireki du. Udaletik jakitera eman dutenez, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduerak izango dira, eta kirol-jarduera ez lehiakorren bidez ondo pasatzea eta gizarteratzea izango dute helburu.

 "Eskola kirola ohiko kirola baino gehiago da. Harremanak izateko eta lagun berriak egiteko modu bat da, kirol-jarduerak modu dibertigarri eta osasungarrian egiten diren bitartean, lehiakortasuna alde batera utzita", azaldu du Dani Palacios kirol zinegotziak.

Eskola kirola programan parte hartu gura duten ikasleek irailaren 22a baino lehen eman beharko dute izena Elorrioko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Irakurzaletasuna bultzatzen
Elorrioko Udal Liburutegiak berriz ume eta helduen artean irakurketa sustatzeko jarduerak antolatu ditu. Helduentzat irakurketa-klubak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Umeentzat, berriz, azalerako ipuinak tailerra, 0 eta 3 urte bitartekoentzat, eta liburuen poltsa, 3tik 8 urte artekoentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!