Astelehen gauean, irailak 6, ikusi zuten azkenengoz 32 urteko gizonezkoa. Eguaztenean bilaketa dispositiboa martxan jarri zuten eta pare bat egunez Elorrion eta inguruko herrietan bere bila ibili dira.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, utzi egin diote 32 urteko gazte elorriarra lekuan bertan bilatzeari. Aurrerantzean ikerketa unitateko kideak arduratuko dira bilaketa lanez.