Roberto Mendibil elorriarrak garaipen batekin hasi du Espainiako trail kopa

Joseba Derteano 2021ko ira. 9a, 09:23

Roberto Mendibil podiumaren erdian, txapelketaren osteko sari banaketan.

Birritan irabazi du txapelketa, azkenekoz iaz, eta aurten txapela berritzea du helburu.

Roberto Mendibilek (Elorrio, 1969) iaz amaitutako bide beretik hasi du denboraldia. Joan zen asteburuan, Espainiako trail txapelketako lehenengo proba irabazi zuen Morcin herrian (Oviedo), 1980. urtea baino lehenagoko motorren mailan. Sasoian aurkitzen da eta helburu argia du: iazko txapela berritzea. Orain arte birritan irabazi du Espainiako kopa.

Bi egunetan banatutako proba oso parekatua izan zen puntuei dagokionez, baina Mendibilek aurkariek baino penalizazio gutxiago jaso zituen hankak lurrean jartzeagatik eta hor atera zuen aldea.

Beraz, lider moduan lehiatuko du kopako bigarren proba urriko lehenengo asteburuan, Madrilen. Horren ostean beste hitzordu bi geratuko dira: azaroaren erdian Siguenzan (Guadalajara), eta abenduko lehen asteburuan Kordoban (Andaluzia). Bultaco sherpa motor batekin aritzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!