Elorriar bati eginiko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 8a, 08:47

Orain egun batzuk, Elorrioko emakume bati sexu erasoa egin zioten herrian. Eraso hori salatzeko, atzo, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten herriko plazan Elorrixoko Bilgune Feministak eta beste hainbat eragilek deituta. 

 Elorrioko Udalak eman zuen eraso horren berri, prentsa ohar baten bitartez, irailaren 1ean. Une horretan, udalak jarduera-protokoloa martxan ipini zuen eta modu koordinatuan lanean dabiltzala jakinarazi zuten. "Azken eraso honek izugarri kezkatzen gaitu eta irmotasunez salatzen dugu. Gainera, erasotzaile orok jakin behar du emakumeenganako indarkeria mespretxatzeaz gainera, ez dugula erasorik onartzen, ez gure herrian ez inon", adierazi zuten Elorrioko Udalaren bozeramaile batzordeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!