Iraileko lehenengo bi asteburuetan, gauez, herriko sarrerak ixtea erabaki du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 4a, 19:12

Bart gauean 18 eta 28 urte arteko sei gazte atxilotu zituen Ertzaintzak. Udalak “atsekabez” hartu ditu gertakariak eta neurri batzuk hartu ditu.

Elorrioko Udalak “atsekabez” hartu ditu bart gaueko istiluak. "Gertatutakoaren nondik norako zehatzik ez daukagu, istiluak gertatu direla eta atxiloketak ere izan direla jakin izan dugu eta kalte materialak ere izan dira. Udaletik aipatu nahi dugu horrelako gertaerekin ez dugula bat egiten eta erantzukizun indibiduala eta kolektiboaren garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dut", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

Eta jende pilaketak saihestu aldera, irailaren 4, 5, 6, 10 eta 11n arratsaldean hasita, gau osoan zehar, udalak ibilgailuei sarrera mugatzea erabaki du. Elorrion bizilekua duten pertsonak, sarrera beharra egiaztatzen duten pertsonak, larrialdi, segurtasun nahiz udal zerbitzuetarako ibilgailuak baino ezin izango dira sartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!