Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu bart gauean Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 4a, 10:10

Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, "desordena publikoa" eragitea egotzita atxilotu dituzte. 

Oharrean azaldu dutenez, goizaldeko 3:00ak inguruan hainbat herritarren deia jaso dute Elorrion, Betsaide inguruan, gazte batzuk kalea hondatzen dabiltzala esanez. Orduan Ertzaintzako hainbat patruila Elorriora bertaratu dira eta sei gazte atxilotu dituzte. Sei gazteak zaborrontziak kalean gurutzatu eta erretzea leporatuta daude atxilotuta, besteak beste. 

Gazteak 18 eta 28 urte bitartekoak dira eta epailearen aurretik pasatzeko zain daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!