"Azken eraso honek izugarri kezkatzen gaitu eta irmotasunez salatzen dugu", adierazi dute Elorrioko Udaleko Bozeramaile batzordeko kideek. Gainera, beti bezala biktimari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini gura dietela jakitera eman dute, eta biktimari udal errekurtso guztiak eskaini dizkiote. "Erasotzaile orok jakin behar du emakumeenganako indarkeria mespretatxatzeaz gain, ez gure herrian ez inon ez dugula erasorik onartzan", jarraitu dute.