Garbigune mugikorra erabilgarri Elorrion

Anboto 2021eko abuztuaren 24a

Garbigune mugikorra, Zaldibarren.

Kiroldegiaren ondoko aparkalekuan ipinita egongo da eta irailaren 7ra arte egongo da erabilgarri.

Besteak beste, honako hondakin hauek eraman ahal izango dira, atalka botatzeko:

  • Pilak, CDak, DVDak, casetteak.
  • Etxean erabilitako olioa.
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Kutsatutako metalezko eta plastikozko ontziak, pinturak, disolbatzaileak.
  • Tonerrak eta tinta kartutxoak.
  • Kafe kapsulak.
  • Erradiografiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!