Elorrioko Udalak 6.000 euroko diru-atala bideratu du lehen sektoreko ekimen berriak bultzatzeko

Anboto 2021ko abu. 16a, 12:50

Jarduera udalerrian egiten duten edo egoitza udalerrian daukaten lehen sektoreko autonomoek edo/eta profesionalek, enpresek eta elkarteek irailaren 8ra arte eskatu ahal izango dute diru-laguntza, Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Deialdi honen helburua, zehazki, laguntzak eta diru-laguntzak ematea da, aurkeztutako proiektuak garatzeko beharrezkoak diren baliabide materialei (tresneria zein lehengaia) eta igeltserotzako, iturgintzako eta abarretako lanak kontratatzeari dagozkien gastuetarako, bai eta animaliak erosteko ere, ugalketarako eta espezieen hobekuntzarako soilik, udalak ohar batean informatu duenez.

Diru laguntzetarako oinarriak hurrengo ESTEKAN IKUSGAI.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!