Jarduketa horren bitartez, udalak 2021. urteari dagozkion baliabide materialen (ekipoa eta lehengaiak) eta proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren lanen kontratazioaren gastuak finantzatuko ditu, eta baita soilik ugalketarako eta espezieak hobetzeko diren animalien erosketa ere. Modu berean, nekazaritzako makinak eta ustiategiko produkzioa ekoizteko edo eraldatzeko ekipoak erosteko diru-laguntzak ere emango dira.