[BIDEOA] Elorrioko enpresa baten barruan piztutako sutea itzali dute suhiltzaileek goizaldean

Anboto 2021ko uzt. 20a, 10:24

Ez da zauriturik egon, Ertzaintzako iturrien arabera.

Bart, 01:40 inguruan, sutea piztu da Elorrioko San Agustin industrialdean kokatuta dagoen enpresa batean. Eraikinak barik, barruko materialak hartu du sua. Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira. Suhiltzaileek sutan zegoen materiala enpresatik kanpora atera eta han itzali dute. Goizaldeko 05:00 inguruan amaitu da suhiltzaileen irteera. Gertaerak ez du zauriturik eragin Ertzaintzako iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!