Emanaldian Xabier San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Joserra Senperenak (pianoa), Quico Pugések (biolontxeloa) eta Beñat Gaztelumendik (bertsoak) parte hartzen dute.
Musikaire
Ikuskizuna zapatuan izango da, hilak 17, 20:00etan, Ganondo parkean. Ez da izango Musikaire jaialdiaren barruan asteburuan egingo den emanaldi bakarra. Gaur, barikua, Juanma Urriza 5tet taldeak Hertzainak taldearen doinuetan oinarrituriko abestiak joko ditu. Domekan, Paul San Martinek kontzertua eskainiko du.