Azoka, txistulariak eta meza Berrio Otxoa egunean

Anboto 2021ko uzt. 2a, 12:56

Elorrion uztailaren 4an Berrio Otxoa eguna ospatzen dute.

Udaleko arduradunek aurreratu dutenez, aurten jende pilaketak saihesteko ez da ez paseotxorik ez janaririk izango, ezta Berriotxoa kaleko ohiko pintxo dastaketarik
ere. Meza nagusia 11:30etan izango da eta txistulariek herriko kaleak zeharkatuko dituzte 9:30etik aurrera.

Bestalde, azoka bi izango dira. Bata Elorrixa Ekologi Elkarteak antolatutako azoka da eta bestea, Eixu Artisa Elkarteak antolatutako artisau-merkatua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!