Elorrioko Udalak bat egin du Berdintasunerako Lurralde Sarearen programarekin

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 30a, 10:43

Atzoko ez ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasunerako Lurralde Sarean sartzea. 

Elorrioko Udalak aho batez onartu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasunerako Lurralde Sarean sartzea. Udalekoen hitzetan, sareko gainontzeko erakunde, instituzio eta administrazioekin batera berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-politika hobeak garatzeko aukera egongo da.

Testuinguru horretan, ekainaren 3an Idoia Buruaga alkateak Berdintasunerako Lurralde Sarearen mahai-inguruan parte hartu zuen. Buruagak gonbidapena jaso zuen, Elorrio berdintasunaren arloan sail propioa, genero-ikuspegia duen jarduketa-plana eta berdintasun-teknikari lanposu finkatua dituen Bizkaiko herririk txikiena delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!