Azoka ekologikoa egingo dute domekan Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 30a, 09:31
Artxiboko irudia.

Guztira 20 postu jarriko dituzte Elorrioko aparkalekuan.

Elorrixa Ekologi Taldeak eta Marisatsa elkarteak, Elorrioko Udalaren eta beste hainbat erakunderen laguntzagaz,  Durangaldeko XXV. Nekazaritza Ekologikoaren Azoka antolatu dute.

Domekan izango azoka, eta, guztira, 20 bat postu egongo dira Elorrioko aparkalekuan. Bertan ekoizpen ekologikoko hainbat eta hainbat produktu eskainiko dituzte: ortuariak, arrautzak, shiitake perretxikoak, esnekiak, ogia, kontserbak, garagardoa, kosmetikoak, pate, pasta freskoa, marmeladak, algekin prestatutako jakiak, eztia eta berakatzak, besteak beste. 

Horrez gain, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak erakusketa bat atonduko du merkatuaren inguruan. Erakusketaren bidez, elikagai ekologikoak zer diren zehaztu nahi da eta ekologikoak hautatzeko arrazoiak eskaintzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!