Artisau eta sortzaileen azoka egingo dute uztailaren 4an Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 29a, 09:27

Uztailaren 4an artisau eta sortzaileen bosgarren azoka egingo dute Elorrion, Urarka kalean. Gainera, Cecilia Paganiniren 'Amparito Chou' ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. 

Eixu elkarteak antolatzen duen azokaren bosgarren edizioa egingo dute aurten. Azokak 10:30ean zabalduko ditu ateak eta 14:30era arte egongo da. Urarka kalean egingo duten azokan 22 sortzailek parte hartuko dute: Artesania trasgo, Larruzko eskuak, Nire panpinak, Cucharero de oiz, Tartalo, Jauregi, Ekinazea, Lp privado, Lohiart, Celestewild, Lisbeth, kilikilima, Gominolas de algodón, Artizar, GoraKat, Agtz prints, SB, Amalur, Eguzkilore artisautza, Kenika, Olaja art eta Aiama. 

Horrez gain, etxeko txikienek Cecilia Paganiniren 'Amparito Chou' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, 12:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!