Izetu Kultur Meta kale-antzerki jaialdia antolatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 16a, 11:50

Elorriok Izetu Kultur Meta kale-antzerki jaialdiarekin hasiera emango dio udari. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 4ra bitartean Elorrioko kaleak dantza, piroteknia eta antzerki ikuskizunez beteko dituzte.

Udaletik jakitera eman dutenez ikuskizun guztiak doakoak izango dira, eta herritar guztiei zuzenduta egongo dira.

EGITARAUA

Ekainak 23, 17:30 (San Juan Ermitan): Indi Jones eta bere laguna 

Ekainak 23, 22:30 (Kiroldegi ondoko aparkalekuan): Foc a la carta

Ekainak 25, 19:30 (Nizeto Urkizu aparkalekuan): Legea gu gara

Ekainak 26, 18:00 (San Jose ermitan): Gira biraka

Ekainak 27, 12:30 (San Jose ermitan): Gira biraka

Ekainak 27, 18:00 (San Jose ermitan): Gira biraka

Ekainak 27, 19:30 (Nizeto Urkizu aparkalekuan): Festamentua

Uztailak 4, 19:30 (Nizeto Urkizu aparkalekuan): Tonbola

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!