'Elorrioko udak' bisita gidatuak antolatu dituzte, uztaileko eta abuztuko asteburuetarako

Anboto 2021ko eka. 15a, 13:30

Elorrio Turismok antolatuta bisita gidatuak egingo dituzte uztaileko eta abuztuko asteburuetan. Zapatuetan 16:00etan eta domeketan 11:00etan.

Elorrio Turismok ‘Elorrioko udak’ izeneko bisita gidatuak antolatuko ditu
herriko "txoko berezienak" ezagutarazi eta herriko kultur ondareari "balioa emateko". Udaletik azaldu dutenez, Argiñetan eta herrian bertan egingo dituzte bisitak. 

Bisitegaz ekainaren 3an hasi ziren eta abuztuaren 29ra arte astebururo egingo dituzte. Ekainean eta uztailean, zapatuetan 16:00etan egingo dituzte bisitak eta domeketan 11:00etan. Abuztuan, berriz, 11:00etan egingo dituzte. 

Bisita gidatuetan parte hartu gura dutenek aurrez izena eman behakro dute 94 682 01 64 zenbakira deituta edo info@elorrioturismo.eus helbide elektronikora idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!