Elorrioko Udalak Eskola Kirola programari berrekingo dio

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 7a, 10:30

Artxiboko irudia.

Udaletik azaldu dutenez izen-emateak irailean zehar egin ahalko dira. 

Covid19a dela eta iaz izandako geldialdiaren ostean, Elorrioko Udalak Eskola Kirola programako eskolaz kanpoko kirol jarduerei berrekingo die, 2021/2022 ikasturteari begira. Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei zuzenduta egongo da.

Udaletik jakitera eman dutenez, ekimenaren helburua kirola modu dibertigarrian eta ez lehiakorrean egitea da. Hori bultzatzeko kirol-jarduera alternatibo ugari antolatu dituztela azaldu dute. 

Egutegia: 
Lehen Hezkuntza (1 eta 2 maila):
Astelehen eta eguaztenetan 16:00etatik 17:00etara Lourdesko Ama Ikastetxean.
Martitzen eta eguenetan 16:30etatik 17:30era Txintxirri Ikastolan.
Martitzen eta eguenetan 16:00etatik 17:00etara Herri Eskolan.

Lehen Hezkuntza (3 eta 4 maila):
Astelehen eta eguaztenetan 17:10etik 18:10era udal kiroldegian edo ikastetxean.
Martitzen eta eguenetan 17:40tik 18:40ra udal kiroldegian edo ikastetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!