Elorrioko Udalak Berdintasunerako Lurralde Sarearen mahai-inguruan parte hartuko du

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 2a, 12:17

Idoia Buruaga elorrioko alkateak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Berdintasunerako Lurralde Sarearen mahai-inguruan parte hartuko du bihar, Euskalduna Jauregian.

Udaletik azaldu dutenez, berdintasunerako politika publikoak sustatzeko udalerri erreferentea delako gonbidatu dute Buruaga bertara.  Eta alkateak mahai-inguru horretan parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. "Aukera paregabea da udal bakoitzak egiten dituen berdintasun-politikak eta mekanismoak bateratzeko, sarea indartzeko eta esperientziak elkarri gehitzeko. Baita berintasun-politika errealak eta eraginkorrak eskaintzeko ere".

Elorriok sail propioa, genero-ikuspegiko jarduketa-plana eta postu finkatuko berdintasuneko teknikaria dituen Bizkaiko herririk txikiena da. "Hori guztia emakume taldeen eta talde feministen eskaera historikoaren eta udalak berdintasun politiken alde egin duen benetako apusutuaren ondorioa da", azaldu du Alazne Mendizabal berdintasun zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!