Elorrioko Udalak Nagusi Aktiboak Jantoki programa martxan jarri du berriro. Programaren asmoa sozializazioa eta zahartze aktiboa sustatzea da, baita herrian erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonen eguneko menu zati bat diruz laguntzea. Udaletik azaldu dutenez, pertsona bakoitzak 22 bonu izango ditu eskuragai.
Bestalde, programari atxikitutako herriko hiru jatetxeetan (Batzokian, Gurian eta Tangerren) erabili ahal izango direla jakitera eman dute udal arduraunek.
"Adinekoen artean harreman sozialak berriro egituratzeko eta herriko jatetxeei laguntzeko modu bat da, azken urte benetan gogor eta zail baten ostean, bai
adinekoen kolektiboarentzat bai ostalaritzaren sektorearentzat”, azaldu du Maria Herrero alkateordeak.